Langile guztiek interes publikodun lanak egingo dituzte. Honako da postuen zerrenda: bi peoi –argiterian bat eta igeltserotzan bestea–, igeltsero bat, hiru pintore, lorazain laguntzaile bat, administrari bat, gimnasiorako aholkulari bat, zuzenbidean lizentziatutako edo graduatutako ikasle bat, dokumentalista bat, museologo bat eta merkataritza sustatzeko teknikari bat.
Webgunean eta BAZen
Hautaketa prozesuan parte hartu gura duten langabeek aldez aurretik Lanbiden eman beharko dute izena.
Behin izena eman ostean, deialdiaren gainean Udalak hartzen dituen erabakiak –oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak...– Udaleko webgunean argitaratuko dira: www.arrasate-mondragon.org. Gainera, Udalak interesdunen eskura jarriko du informazio hori guztia, BAZen (943 25 20 00).
Leku berera jo beharko dute deialdiaren gaineko informazio osagarria jaso gura duten langabeek.