Diploma banaketan 224 ikaslek hartuko dute parte, gaur Amaia Antzokian

Ane Elordi 2014ko eka. 6a, 12:08

Mondragon Unibertsitateko ingeniarien diploma banaketa
Mondragon Unibertsitateak diploma banaketa antolatu du gaur, 18:00etan, Arrasateko Amaia Antzokian. Goi mailako ingeniariak, masterretako eta doktoregoetako ikasleek jasoko dituzte diplomak, guztira 224 ikasle

Ekitaldiaren irekieraz Vicente Atxa arduratuko da, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia. 2012/2013 promozioko 224 ikasleri emango dizkiete diplomak: 16 doktoreri, ingeniaritzako 87 tituluduni eta ingeniaritzako tituluan master bat egin duten 121 ikasleri. Horrez gain, aipamen berezia jasoko dute Ekiten, Kutxa edo Get Up Orona programetan edo Gradu Amaierako Proiektuetan sariak jaso dituzten 21 ikaslek. Gainera, Arrasate S. Coop.-eko zuzendari kudeatzaileak hitzaldia eskainiko du. Ekitaldi akademikoaren itxiera Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabalaren eskutik izango da, eta ondoren musika emanaldi laburra eskainiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak