Nagusiaren Astea ospatuko dute arrasatearrek, Iturbiden

Miren Mujika 2014ko ekainaren 5a

Urtero moduan, aurten ere Nagusiaren Astea ospatuko dute Arrasateko Iturbide egoitzan. Aste berezia ekainaren 9tik 13ra bitartean izango da eta egitarau osatu bat prestatu dute egitasmora begira.

Aste osoko egitaraua

  • Ekainaren 9a, astelehena: 10:00etan diana txapelketa egongo da. 18:00etan, berriz, Iturbide Egoitzako Abesbatzaren emandaldia Kulturateko Areto Nagusian.
  • Ekainaren 10a, martitzena, Egoitzako Egun Berezia: Bazkaria eta dantzaldia egingo dute Etxaluzen, Arrasate.
  • Ekainaren 11, eguaztena: 10:00etan Arizmendiko Umezaintzako haurren jaialdia egongo da. 17:15ean, aldiz, Musika Eskolako kontzertua.
  • Ekainaren 12a, eguena: 10:00etan tanborrada entsaioa izango da. 17:30ean, Mexikoko abesti errezitala Alaitzen taldearen eskutik.
  • Ekainaren 13ª, egubakoitza: 10:00etan bolo txapelketa egongo da diploma eta guzti.  17:00etan, bingo berezia izango da opariekin, Nagusilan taldearen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak