Zaldibarko finalean bihar Dribling eta Sonografos, aurrez aurre

Jon Berezibar 2014ko ekainaren 6a

Txapelketako puntako bi talderen artekoa izango da aurtengo finala. Nor baino nor jardungo dute 17:30 bihar Sonografos eta Dribling taldeek eta ezer izatekotan, borrokatu izango da garaipena, inondik ere.

Sonografosek Aldatz taldea kanporatu zuen (6-3) aurreko jardunaldian eta Driblingek, bere aldetik, Haizea laga zuen lehiaketatik kanpo. Azken hau aurtengo ezusteko taldea izan bada ere eta amaierara 5eko berdinketarekin iritsita, penaltietan huts egin eta finala Driblingekoen eskuetan utzi zuten joandako zapatuan. Ezin uka neurketa baten zein bestearen kasuan, finalerdietako talde guztiak azken unera arte lehiatu zirela finalerako txartela lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak