Egileak kartelean San Juan jaien ekintzarik ezagunenak islatu nahi izan ditu: sua, errementari dantza, eta, azken finean, jai giroa. Leteren esanetan aurkeztu den gainontzekoetan "lan askeagoak" aurkeztu izan ditu, baina aurtengoan jaien ekitaldiak laburbildu izan nahi ditu.
Hainbat lan aurkeztu izan ditu: lau edo bost Arrasateko jaietarako, Inauterietarako Aretxabaletan eta Arrasaten, baita Gasteizko jaietarako ere.