Sumisión City Blues, Gasteiztik, Golden izeneko disko berriarekin itzuli da taldea oholtza gosez, eten baten ostean. Bi munduren arteko talka batek bereizten du gasteiztarren soinua, jazz munduko musikariak rockaren izerdiak zaildutako kideekin egiten du-eta bat Sumisión City Bluesen. Bazterkeria eta injustiziari rockezko amorruz erantzuten dio taldeak eta ezer baino lehen abestiak, indarra eta mezua jartzen duen taldea da. Obligacioneseko Pela da bandaren gidaria eta inor epel ez uzteko moduko jarrerarekin aurkezten den horietakoa da. Madrildik Yakuzas garage estiloko taldea etorriko da. Espainiako hiriburuko Chamberí auzoko rock-and-roll kolpagarri zein castizo-a da eurena eta apirilean labetik atera berria dute Matogrosso EP-a eta aurkezpen birako bigarren emanaldia izango da Arrasaten egingo dutena. Ibarrean jardun bikoitza egingo dute eta domekan, barikukoa galdu ala errepikatu gura dutenentzat, Oñatiko Pako-n ere joko dute.
Eskulanak zapatuan
Asteburuko jarduerei dagokienez, bihar zapatua, tailerra egingo dute gaztetxekoek. Birziklatutako gaiak erabilita sormen tailerra antolatu dute (17:30). Lepokoak, apaingarriak edo, besteak beste, diru-zorroak egiten erakutsiko dute gazteek eta deialdi irekia egiten dute nork bere sormena askatu eta eskulanean jarduteko. Asteburukoekin batera AGAKOk domekako Gure Esku Dago ekimenaren giza-katera batzeko deiarekin ere egiten du bat.