Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urteko sariak eman zituen Mondra futbol taldeak joandako zapatuan Sarako merenderoan. Kiroltasuna, konpromisoa eta laguntasuna bezalako baloreak saritzen ditu taldeak sari hauekin eta, horrez gain, sari bereziak ere banatu zituzten. Horietako bat Ander Ruiz de Azuari (lehen argazkia) egokitu zitzaion, bizitza osoko dedikazioarengatik.