Espainia mailako txapelketan egongo da Arrasate Dragoi Gimnasia Taldea

Miren Mujika 2014ko eka. 4a, 17:38
Ainhhoa Delgado gimnasta.
Espainiako Gimnasia Aerobikako txapelketa ofiziala Burjassot-en, Balentzian, izango da, ekainaren 6tik 8ra bitartean. Zapatuan emango zaio hasiera txapelketari, 9:45etan, hain zuzen ere.

Aurrez egindako txapelketan sailkatutako Espainia osoko gimnastak elkartuko dira bertan, eta honako hauek izango dira Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko parte-hartzaileak:

  • 2. mailan:

           - Bakarka: Araitz Altube.

           - Bakarka: Ane Gorosabel.

  • 3. mailan:

           - Bikotea: Mirentxu Amozarrain eta Eider Altube.

           - Bikotea: Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez.

           - Taldeka: Maialen Gallardo, Maialen Diaz, Maite Oliden, Maitane Ugarte, Leire Ugarte.

 

Ekainaren 7an, zapatua, aldiz, Euskadiko jubenil eta senior mailako txapelketa izango da Durangon.  Bertan, Euskal Herriko gimnastarik onenak bilduko dira. Landako kiroldegian izango da konkretuki, eta saioa 15:45ean hasiko da.

Parte-hartzaileak

  • Senior B bakarka (zinta eta uztaia): Ainhoa Delgado.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak