Mendiari lotutako eskaintza zabala

Ane Elordi 2014ko eka. 4a, 14:48

Besaide Mendi Taldeak ekainean eta uztailean egingo diren hainbat ekintzaren berri eman du. Arabako lautadara mendi irteera antolatu dute, eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak ikastaroak eskainiko ditu: espeleologia eta abenturako eta ertzetako eskalada. Parte hartzeko izen ematea ireki dute, dagoeneko.

Ekainaren 15ean mendi irteera egingo dute. Arabara abiatuko dira, eta lautada integralaren laugarren etapa egingo dute. Bertan, Azazeta, Gereñu eta Opakua gainak igaroko dituzte. Ibilaldian parte hartu nahi duenak, izena eman behar du: ekainaren 9, 10 eta 11, 19:30etatik 20:30etara, taldearen egoitzan.

Horrez gain, Gipuzkoako Mendizale Federazioak antolatu dituen ikastaroen berri eman du Besaidek. Izan ere, Aralarren espeleologia ikastaroa egingo da ekainaren 14an eta 15ean. Bestalde, eskalada lantzeko bi ikastaro ere antolatu dituzte. Batetik, abenturako eskaladaren inguruko ikastaroa egingo dute ekainaren 28an eta 29an Atxarten (Abadiño). Bestetik, ertzetako eskalada ikastaroa antolatu dute uztailaren 12rako eta 13rako Eginon.

Ikastaroetan izena emateko epea irekita dago, eta Internet bidez egin behar da hurrengo helbidean: http://www.gmf-fgm.org/Izen-emateak-Online/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak