Sariak ausaz aterako dira eta bezeroak ordainketa egiterakoan jakingo du saritua izan den edo ez. Saritua izanez gero, ondorengo mezua azalduko zaio txartelean: Saria osasun eta edertasun bonua 50 euro eta establezimenduaren izena.
Saria txartelean azaltzen den establezimenduan trukatu ahal izango da soilik eta, bonua erabiltzeko, erosketaren edo zerbitzuaren gutxiengo gastuak bonuak duen balioarena izan beharko du (50 euro).
Beharrezkoa izango da ordua aldez aurretik hartzea. Txartelak kontsumitzeko epea irailaren 30ean amaituko da eta honako establezimenduetan erabili ahal izango dira:
- M.L. ile-apaindegia
- Izadi belar-denda (Seber Altube)
- Izadi belar-denda (Kontzezino)
- Angela estetika-zentrua
- Bitxori
- Lirain
- Gorka ile-apaindegia
- Richi ile-apaindegia
- Xarma ile-apaindegia
- Zirt-Zart ile-apaindegia