Abdikazio eta errege berri kontuak puri-purian dauden honetan, Felipe VI.a izango denaren aurrekarietara jo, eta Alfontso XIII.aren kontrako atentatuaren gaineko kontakizuna dakar oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak. Arrazoia: atentatu hartan hildakoetako batek arrasatear jatorria zuela: Jose Sola Tejadak.
Velez de Mendizabalek kontatzen du zela Alfontso XIII.aren ezkontza egunean (1906) egin zuen haren kontrako atentatua Mateo Morral izeneko anarkistak, eta zela erregea barik 25 lagun hil ziren, tartean arrasatear jatorria zuen Jose Sola Tejada.
Balkoian zegoela
Espainiako erregearen ezkontza balkoitik ikusten zebilela hil zen Sola. Jose Maria Sola Nanclares arrasatearraren lehen semea zen hura, Logroñon jaiotakoa, ama bertakoa baitzen. "XVIII mendetik bere egoitza Arrasaten ezarrita zuen sendiko kidea zen, beraz, eta batez ere XIX mendean zer esan handia eman zuten zenbait pertsonaiaren tartekoa genuen", dio Arrasateko historiagileak.