'Errenteriako esperientzia' ekarriko du Lokarrik Kulturatera

Martin Larrea 2014ko ekainaren 3a

Julen Mendoza Errenteriako alkateak adostasun eta bizikidetzaren bidean han egindako urratsen berri emango du, Lokarrik gonbidatuta. Ekainaren 11an izango da, Kulturaten, 18:30ean.

Lokarri sarea antolaturiko ekimen honek Errenteriako alkatea, Julen Mendoza izango du hizlari. Adostasunak landu. Errenteriako esperientzia izenburupean egingo den solasaldiaren helburua askotariko usadio politiko eta alderdi sozialetako pertsonak biltzea da, Foro Sozialaren gomendioetan jasotzen diren funtsezko gaiei buruz hitz eta gogoeta egin dezaten. 

Solasaldia ekainaren 11n izango da, 18:30ean Kulturaten. Leku aldetik mugatua izango denez, izena ematea ezinbestekoa izango 943 50 60 59 telefonora deituz edo bizkaia@lokarri.org helbidera mezu bat bidaliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak