Klarinetearen gainean egingo dute lehendabiziko musika emanaldia. Ekainaren 5ean, ostegunean, izango da, eta musika eskolako klarinete ikasleek hartuko dute parte, euren arduradun eta irakasle Zigor Martinez eta Igor Larrañagak gidatuta, 18:30ean. Bestalde, ekainaren 6an, Perkusio ikasleen kontzertua entzuteko aukera egongo da. Musika eskolan izango da musika emanaldia, 18:00etan. Kontzertu biak doanekoak izango dira.