Mintza Eguna mintzapraktikan ari diren lagunak elkartzeko ospakizuna da. Programa horretan, Euskal Herrian 5.500 lagun baino gehiago dabiltza. Zahar-Berrikoen arabera, Euskal Autonomia Erkidegotik lagun asko batu ziren eta Arrasatetik ere 18 lagun joan ziren.
Egun osorako egitaraua
Egun osoko egitaraua izan zuten. Hasteko, Izarrako gazteen eskutik ongi etorri ekitaldia egin zuten. Jarraian, batzuk Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldi "zoragarria" egin zuten, eta beste batzuk jolas Mintzodromoan "primeran" ibili ziren. Ondoren kalejira musikatua, eta goizari bukaera emateko, frontoian herri bazkaria. Euskal Herri osoko 260 berba lagun bildu ziren bazkarian: "Giro aparta izan genuen", diote. Eguna borobiltzeko Parradust erromeriarekin gorputzak astindu zituzten.