Klubeko arduradunek ez dute liburuaren gaineko argibide larregi eman, baina aurreratu dute 100 urteko historian zehar ateratako argazki zaharrak eta bitxikeriak jasoko dituela. Liburuarekin batera CD bat ere salduko dute, argazki zaharrekin. John Andueza arrasatearrak idatzi du liburua, haren emazte Mirian Porcelen "ezinbesteko" laguntzarekin.
Gonbidapena jokalari ohiei
"Hainbat istorio dibertigarri jasotzen ditu liburuak, merezi du", diote. Liburuaren aurkezpena udaletxeko osoko bilkuran egingo dute eta Mondrako jokalari ohiekin bete gura dute aretoa.