Zapatu gau borobil horrekin, domekako egitarauari eusteko gertu da Mundumira. Gaur, hauek izango dira aukeran, besteak beste: artisautza tailerrak, umeen jolasgunea, Zero Zabor jinkana, gosari tailerra, dokumentalak, The Potes arrasatearren kontzertua, txokolate tailerra, rantxerak eta Kukai, Oreka Tx eta Kalakan taldeen Herritmo ikuskizuna, aurtengo Mundumira dotore bukatzeko.