Gimnasiako eskola arteko jokoak eta Euskadiko txapelketa asteburuan

Ane Elordi 2014ko mai. 30a, 12:10

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak parte hartuko du Euskadiko eskola arteko jokoetan. Gasteizko Abetxuko kiroldegian egingo dira, zapatuan, maiatzaren 31n, 16:15etatik aurrera. Domekan, aldiz, Leioako Irlandesas ikastolan Euskadiko txapelketa egingo da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aerobikeko hainbat taldek hartuko dute parte txapelketan. Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea izango da horietako bat, eta Kanpanzar Harrobiaren laguntza izango du. Alebin mailan bakarka arituko dira Eider Lasanta eta Nahia Irazola; Izaskun Garcia eta Irune Cia bikoteka arituko dira. Gaztetxoetan Kimi Lopez de Aretxagak bakarka hartuko du parte.

Domekan, ekainaren batean, Leioan kadeteak hartuko dute parte Euskadiko txapelketak. Maite Oliden, Maitane Ugarte, Eneritz Lage, Andrea Hernandez, Alba Revuelta, eta Amaiur Mendizabalek osatutako boskotea sokan arituko da, Maialen Gallardo eta Ane Fernandez soka eta uztaiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak