Kantabriara irteera erretiratuentzat, Abaroa elkartearen eskutik

Ane Elordi 2014ko mai. 30a, 11:24

Abaroa elkarteko erretiratuek irteera egingo dute Kantabriara, ekainaren 18an, asteazkena. Limpias eta Isla herriak bisitatuko dituzte. Goizean, hamarretakoa egin ostean, Limpias herriko eleiza eta santutegia bisitatuko dituzte. Ondoren, Islara joango dira, eta bertan bazkaria izango dute. Itzuleran, Castro Urdialesen egingo dute geldialdia. Izen ematea ekainaren 10ean egin beharko da, 10:30ean. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da; txartelak ekainak 16an jasoko dira, 11:00etan. Abaroa elkarteko kideek izango dute lehentasuna; bi autobus bete arte salduko dira txartelak, eta soberan dauden tokiak eskainiko dira Arrasateko gainontzeko erretiratu elkarteetako kideentzat. Pueden optar a las plazas sobrantes las demás Asociaciones de Jubilados de Arrasate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak