Bolero gaua izango da biharkoa Amaian

Jon Berezibar 2014ko eka. 2a, 09:00

Arrasateko Ozenki elkartea oraingoan boleroen hirukote nagusiaren omenaldi batekin dator. Eibartik etorrita, Los Panchos hirukote ezagunari tributua egiten dion Trío Medianoche taldea ekarriko dute Amaia antzokira martitzenean.

Iaz jaio zen Trío Medianoche baina oholtzaren gainean luzaroan zaildutako hiru musikarik osatzen dute eta Eibarren bolero, valts eta kantugintza melodikoa hegoamerikarrarekiko aspalditik egon den zaletasunaren erakusle dira. Bi eibartarrek eta boliviar jatorria duen hirugarren abeslari batek osatzen dute trioa.

Klasikoak

Pedro Bartra, Bernardo Aguilera eta Jesus Mari Bastida 2013 hasieran hasi ziren elkarrekin jotzen Los Panchos hirukoareko mirespenak batuta. Recordando a Los Panchos dauka izena kontzertuak eta iaz Espaloian jo zuten, adibidez, eta Euskal Herriko makina bat lekutan jardun eta gero, Amaia antzokira etorriko dira. Euskal Telebistan ere emititu zuten iaz euren Eibarko kontzertua. Abeslari bakoitzak bere gitarra, noski, eta osagarri moduan kontrabaxua eta perkusioak ere entzungo dira Arrasateko emanaldian. Sin ti, Obsesión, Rayito de luna edo Ladrona de besos bezalako klasikoak ez dira faltako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak