Arrasateko Gure Esku Dago taldeak 2.000 metro saldu berri ditu ekainaren 8ko giza katera begira. Hasieran 1.500 metro saltzea jarri zuten helburu, baina kopuru hori "txiki" geratu eta 2.000 metrotan jarri zuten erronka. Bada, helburu hori ere bete dute. Eta, arrasatearrei esker ona adierazteko, apirilaren 12ko 'Erabagitteko Eskubidien Aldeko Arrasateko Adierazpena'-ren sinadura ekitaldiko bideoa kaleratu dute twitter bidez.