Dominak eta Arrasateko markak Euskadiko Txapelketan, Anoetan, juniorretan eta jubeniletan

Julen Iriondo 2014ko maiatzaren 30a

Istar Dapenak eta Malen Ruiz de Azuak urrea lortu zuten pertikan, 4,30 eta 3,50 metroko jauziekin, hurrenez hurren. Ruiz de Azuak luzera jauzian ere irabazi zuen, 5,19rekin berdinduz 2009tik Oihane Urtzelaik zuen Arrasateko marka.

100 metro hesietan, berriz, hobetu egin zuen herriko marka (16:82; Naiara Sanchez, 1995), eta 15:90ekin hirugarren egin. Torrelavegan, berriz, Markel Blancok bigarren egin zuen 800 metroetan, 1:56rekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak