Herriarteko Txapelketan kanporaketa iraultzen saiatuko da Arrasate, gazteetan Egia bueltan dela

Julen Aperribai 2014ko mai. 30a, 09:57

Gaur –egubakoitza– arratsaldeko 19:30etik aurrera jokatuko dituzte pilotari arrasatearrek Astigarragaren kontrako kanporaketako itzulerako partiduak, Herriarteko Pilota Txapelketan. Uarkapen 1 eta 2 galduta, bi partidu irabaztea eta tanteo ona behar dituzte Arrasatekoek.

Aurreko asteburuko emaitzen ostean –9 eta 22 kadeteetan; 17 eta 22 gazteetan; eta 22 eta 16 nagusietan–, Arrasatek ez du erraz aurrera egitea, bi partidu irabazteaz gain –eta kadeteetan oso txikiak dira aukerak–, han eta hemen egindako tanto denak gehituta kontrarioak baino gehiago edukitzea ere lortu behar baitute.
Arrasate Pilota Taldeko presidente Alberto Garateren arabera, dena den, aukerak badaude: "Kadeteetan bikote sendoa dute eurek, eta aurrelari indartsua, bi eskuekin ondo jokatzen duena. Agian interesatzen zaigu pilota moteltxoagoarekin jokatzea. Eta baita gazte mailan ere, atzelari sendoa daukate eta". Garatek dio bi partiduok aurrean gehiago joka daitezen interesatzen zaiela.

Nagusietan, berriz, errepikatu egin beharko da garaipena; baina ez da erraza izango: "Eurek oso bikote ona daukate". Bolinagak joaneko partiduko hasierako zatian bezala jokatzen badu berriz eta Zuazuak erakutsitako defentsa errepikatzen badu, hor egongo dira atzera.

Uarkapen jokatu zuten pilotariekiko aldaketa bat izango da arrasatearren artean, gazteetan Egia itzuliko baita, Iturriotzen –berez kadetea– ordez Garaterekin jokatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak