Dinamizatzailea egongo da aurten kanpoko igerilekuetan

Jon Berezibar 2014ko mai. 30a, 09:30

Aukeak gertu dauka haur eta gazteentzako udarako ekintzen eskaintza. Urteroko tenis eta patinaje ikastaroei, aurten zumba saioak ere egongo dira haur zein gazteendako. Helduentzako ere udako hilabeteetarako eskaintza berezia egongo da.

xikienek, 7tik 10 urtera bitartean, tenisa, patinajea eta zumba saioak izango dituzte aukeran eta saioak goizez izango dira, 10:00etatik aurrera, martitzen eta eguenetan. Tenis eta patinaje eskolek txanda bakarra izango dute, uztailaren 1etik 14era eta zumba-k bigarren  txanda bat ere izango du, hilaren 15etik 29ra. 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek tenisa, spinning-a eta zumba saioak izango dituzte, goizez baita ere. Tenisa eta zumba saioak martitzen eta eguenetan izango dira eta spinning-a astelehen eta eguaztenetan. Familiek patinaje saioetara joateko aukera ere izango dute martitzen eta eguenetan, 18:30ean. Izenemate epea ekainaren 27ra arte da eta prezioak kiroldegian kontsulta daitezke.


Eskaintza gehiago aurki

Uda sasoirako berritasun gehiago ere baditu Musakolako kiroldegiak eta helduentzako eskaintzan ere nobedadeak egongo direla azaldu dute AUKEAtik. Horrekin batera, azaldu dute aurten lehenengo aldiz kanpoko igerilekuetan dinamizatzaile bat egongo dela eta haur eta gaztetxoekin ekintzak egingo dituztela, esate baterako, waterpoloa ala urtetako basket eta boleibola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak