Agortuta Berri Txarraken kontzerturako aurretiazko sarrerak

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 29a

Agortu egin dira Berri Txarrak taldearen kontzerturako aurretiaz salgai jarritako sarrerak; ordu betean saldu dira. Kontzertua ekainaren 19an izango da, Arrasateko Gaztetxean, 20:00etan. Ladislao taldeak ere emanaldia eskainiko du.

Kontzertuaren egun berean, 17:00etan, sarrera batzuk egongo dira salgai Gaztetxean. Oraindik zehazteke dago salgai jarriko diren sarreren kopurua zein izango de, baina Kooltur Ekintza taldeko kideek adierazi dute jakin bezain laster argitaratu dutela datua: "sarrera kopuruaren arabera, jendeak esfortzua egitea merezi duen erabaki dezan".

Antolatzaileek espero zuten ekintza arrakastatsua izatea; izan ere, Berri Txarrak talde nafarra ezaguna da jendartean, eta Kooltur Ekintzak taldekoek aspalditik dute lotura haiekin. Izan ere, bien nahia zen Arrasaten emanaldi bat antolatzea, baina agenda arazoak zirela eta, orain arte ezin izan da kontzerturik antolatu. Kooltur Ostegunak urria eta maiatza bitartean egiten dira, baina Berri Txarrak taldearen kontzertua ekainean egingo da,"merezi duen salbuespena" dela adierazi dute antolatzaileek, "talde ezagun eta indartsu bat da, jaialdi handietan jotzen duena eta Arrasaten bost euroren truke ikusteko aukera egongo da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak