Horretarako, 10:00etan herri bakoitzeko herriko plazan elkartzea proposatu dute eta handik guztiak batera bizikletaz joatea Arrasateraino. Behin bertara ailegatutakoan, itzuli bat emango diote herriari 11:00etan, eta 12:00etan hamarretakoa egingo dute Biteri plazan. Bizikletak uzteko aparkaleku zaindu bat egongo da han: zapatuan, 11:00etatik 20:00etara; eta domekan, 11:00etatik 19:00etara.
Herriko plazan dokumentalen gunea martxan egongo da etengabe, 13:00etatik 19:00etara, zapatuan zein domekan. Eta egun bietan, baita ere, haurrentzako tailerrak egongo dira, 16:30etik 19:00etara. Horrez gain, domekan, ginkana batean parte hartzeko aukera egongo da, 11:30ean, Herriko plazako Zero Zabor gunean.
Zakarrontziak "modu egokian" erabili
Jaiaz gozatzeaz gain, jendeari eskatu diote egun horietan sortuko dituen hondakinak ondo sailkatzeko, horretarako prestatuta dauden zakarrontziak modu egokian erabiliz. "Birziklatu egin behar dugu gure esku dagoen guztia eta, gainera, garbitzaileari ez zaio biderkatu behar bere lana", adierazi dute.