Nordic Walking edo Ipar martxa mugitzeko era berria da. Hankei eragiten die, baita besoei eta orokorrean gorputzaren goiko aldeari ere; praktikatzeko bi makila erabiltzen dira. Arrasaten egingo den saioan Xabier Madina izango da irakaslea, Nordic Walking federazioko kidea. Ikastaroak Ipar martxaren oinarrizko ezagutzak landuko ditu, eta izen ematea 30 euroko izango da.