Auto batek txirrindulari bat harrapatu du Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2014ko maiatzaren 27a

Arrasateko udaltzainek emandako informazioaren arabera, 18:45ak inguruan auto batek gizonezko txirrindulari bat harrapatu du Alfontso VII. kalean, San Andres auzorako bidegurutzean. Itxura baten zauri arinak izan dituen arren, badaezpda ere Debagoieneko ospitalera eroan dute txirrindularia, ezer larriagorik ez zeukala ziurtatzeko. Hasiera baten itxi egin dute errepidea, baina bertan egin beharreko lanak amaitu direnean, berriz ere zabaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak