Goienak baieztatu ahal izan duenez, Sergio Treviño izendatu du Cevitalek Fagor Etxetresnek Frantzian zituzten lantegiak zuzentzeko. Orain gutxira arte, Treviño bera izan da Fagor Etxetresnetako zuzendari orokorra.
Fagor Etxetresnek Frantzian zituzten lantegiek osatzen duten Brand taldeko zuzendari nagusia izango da aurrerantzean. Kargu horretarako kontratatu du, apirilean, Frantziako lantegi horiek erosi zituen Cevital enpresak, eta halaxe agertzen da Sergio Treviñok berak Linkedin sare sozialean duen orrian ere. Gertutik ezagutzen du Brandt taldea, izan ere, 2011ko irailetik Fagor Brandt-eko presiente izan da.
2008an sartu zen Treviño Fagor Etxetresnetan, egosketa saileko marketing zuzendaria izateko; eta sail horretako zuzendaria izan ostean hartu zituen Fagor Brandt-eko ardurak. 2013an, Fagor Etxetresnetako zuzendari orokor izendatu zuten.