Erakusketak astebeteko iraupena izango du; aste barruan arratsaldez egongo da zabalik, 17:30etatik 20:30etara. Asteburuetan, aldiz, goizez eta arratsaldez irekiko dute. Aurkezpen ekitaldia ostegunean egingo da, 18:30etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan Hizlaria David Anaut izango da, Euskararen kate hautsiak liburuaren egilea.
Euskal Memoria Fundazioarekin elkarlanean egindako egitasmoa da; aurkezpen-hitzaldia, ikus-entzunezkoa eta erakusketa biltzen ditu. Erakusketaren izen bera duen hogei minutuko dokumentala eskainiko da, bertan azken mendean euskararen zapalkuntzaren ezaugarriak azaltzen dira.
Erakusketaren helburua da euskararen oroimen historikoa berreskuratzen laguntzea. Batetik, gipuzkoarrei ezagutarazi nahi diete zeintzuk diren euskararen eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren gakoak eta testuingurua; horretarako, bitartekoak eskainiko dira. Bestalde, egitasmo honen bitartez oinarriak jarri nahi dituzte euskaldunek jasandako jazarpena aitortua izan dadin; euskaldunen memoria berreraikitzeko ariketa kolektiboa martxan jartzea.