"Eguazten atsaldean sute bat egon zen Meatzerreka inguruan. NI Bilboruntz noien kotxeaz eta handik pasatzerakoan, zortzirak aldera, kei beltz beltza irteten ari zela ikusi nauen. Ematen dau goizeko zortzirak aldera hasi zala sutea, bii kamioi bonbero egon ziren itxungitzen eta gaueko hamaiketan oraindik kei mordoa irteten zan. Gero, entzun dot egur zaharren biltegi bat dala. Gaur [maiatzak 22] bertaraino joatia erabaki dot. Benetan harrituta gelditu naz, han hauen zikinkeria ikusterakuen: plastikua, goma, koltxoi zaharrak… danetatik. Aruzkuen “Urtzulotik” pasatu naz aldemenko errekatik ure zikin zikina atorren, bitzaz beteta eta kriston usainaz.
Gero enterau naz nunbaiten ur zikin horren filtrazioak egon dielaz. Meatzerrekako jendeai txorrotik zapore txarreko ure irteten jakie eta. Udaletxeak urkuluko ura jarri dotzie baina tuberiak ordurako zikinak azen.
Meatzerrekako biztanle gaixuak. Paradiso baten bizi leikien, Udalatxek oparitzen dotzien ur hain onaz! Arrasateko onena kalitatez eta kantitatez eta geu beti eurei zikin guztiak botatzen. Urtetan zabortegiaren arazoekin bizi behar eta orain izkutuen beste zabortegi bat daukie.
Egun baten ikasiko degu daukaguna maitatzen gure arbazoak egiten zabien bezela".