Benjamin, alebin eta infantil mailetako txirrindulari probak Arrasaten

Mireia Bikuña 2014ko mai. 25a, 20:46
Alebinetan Aitor Altube oñatiarra eta Garazi Estevez aretxabaletarra izan ziren nagusi; eta infantiletan Iñigo Aranburu antzuolarra. Benjamin mailan bederatzi txirrindularik parte hartu zuten. Hurrengo aste bukaeran, Azkoitian lehiatuko dira.

Dorleta Txirrindulari Eskolako hainbat kidek parte hartu zuten Arrasateko proban. Alebinetan, Enaitz Arkauz, Enaitz Garai, Urko Retegi, Unax Sanchez, Jon Pazos, Aner Uribesalgo, Julen Alkalde eta Garazi Estevez; eta infantiletan, Martin Abarrategi, Gari Arsuaga, Andoni Azkarate, Asier Azkarate, Iñigo Rodriguez, Joseba Rodriguez, Liher Unzueta, Koldo Zubia eta Iñigo Aranburu.

Mailaka

Benjaminetan parte hartu zuten bederatzi ziklistek sariak jaso zituzten.

Jarraian dituzue alebin eta infantil mailetako sailkapena:

Alebin mutilak

  1. Aitor Altube oñatiarra
  2. Unai Cueva oñatiarra
  3. Iker Ugarte bergararra

Alebin neskak

  1. Garazi Estevez

Infantil mutilak

  1. Iñigo Aranburu antzuolarra
  2. Iñigo Rodriguez arrasatearra
  3. Aratz Iraola azkoitiarra

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak