Finala 56-54 irabazita, disfrutatzeko ordua heldu zaie Ointxe! taldekoei

Jagoba Domingo 2014ko mai. 25a, 20:38

Atzoko partidua estu eta larri irabazi bazuten, gaurkoa okerragoa izan da. Azken segundora arte dena egon da erabakitzeko eta minutu bakarrera Azpeitiarren hiruko batek etxekoei etorkizuna ilun jarri badie ere, Gorka Arexolaleibak izugarrizko erantzuna eman dio beste hiruko batekin. Begietan malkoekin amaitu du batek baino gehiagok, izan ere, gaurkoa bide luze baten saria izan da. Zorionak!

Puntu gutxiko finala izan da, nekeak eta urduritasunak izan dute zerikusia horretan, baina atzo bezala, zaleek azken bultzadatxoa eman diete Larreategiren mutilek. Arrasatekoek Mikel Arexolaleibaren baja zela-eta, atzo belaunean min hartu zuen, joko antolatzaile bakarrarekin, Ceciagarekin, jokatu behar izan dute. Eta hori gutxi balitz Ceciaga ez zegoen fisikoki ehuneko ehunean, hala ere, momentu erabakigarrietan taldearen erantzukizuna bere gain hartu du.

Erlazionatuak

Ointxe! taldearen ospakizunak

Jon Berezibar 2014 mai 26 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak