Ana Juarez, Juan Mari Lopez de Bergara, Xeli Mendizabal, Tano Rivas, Marivi Barreno, Gurutze Mujika, Amaia Aranzabal, Markel Madinabeitia, Agurtzane Telleria, Pili Muñoz, Bea Arregi, Belen Jimenez, Julen Ribas eta Roman Gonzalez. Horiek izan dira gaur, zapatua, Biteri plazan euren lanak erakutsi dituzten Arrasate Margo Taldeko artistak. Herritarrekin partekatu nahi izan dute urtean barrena egindako lana, eta hala suertatuz gero, baita saldu ere; izan ere, saltzen jarri dituzte euren margoak.
Estilo askotako margolanak ikusteko aukera egon da, bodegoiak, paisaiak, figuratiboa... Hitzorduak ikusmina sortu du eta arrasatear asko hurbildu dira Biterira.