Europako Hauteskundeak

ARRASATE: EH Bildu nagusi, EAJ bigarren eta PSOEk behera nabarmen

Jokin Bereziartua 2014ko mai. 1a, 12:15

Arrasaten ere EH BIldu izan da lehen indarra, 2.663 botorekin (%36,34). EAJ bigarren indarra izan da, 1.864 botorekin (%25,44). PSOEk behera egin du nabarmen Arrasaten 2009ko hauteskundeekin alderatuta: 1.976 boto izatetik 1.011 botora pasa dira sozialistak (%13,80).

2014

Errolda: 17.873
Abstentzioa: 10.220 (%58,08)

  • EH Bildu: 2.663 (%36,34)
  • EAJ: 1.864 (%25,44)
  • PSOE: 1.011 (%13,80)
  • PP: 391 (%5,33)
  • Ezker Anitza-Iratzarri-EKI: 469 (%6,4)
  • Equo: 77 (%1,05)
  • UPD: 145 (%1,97)
  • Podemos: 319 (%4,35)

 

2009

Errolda: 18.192
Abstentzioa: 10.858 (%59,69)

  • EH Bildu: 2.668 (%36,48)
  • EAJ: 1.686 (%23,05)
  • PSOE: 1.976 (%27,02)
  • PP: 626 (%8,56)
  • Ezker Batua-Berdeak: 147 (%2,01)
  • UPD: 23 (%0,31)

 

Oharrak:

  1. 2009an EH Bildu kolaizioa ez zen aurkeztu, hortaz, 2009ko datua kalkulatu dugu Iniziatiba Internazionalistaren (ezker abertzaleak botoa haiei ematea eskatu zuen), Aralarren eta EAren botoekin (batera aurkeztu ziren). Alternatibak, eskatu zuen botoa Izquierda Anticapitalista-Revolta Globalentzat.
  2. 2009an Ezker Batua eta Berdeak batera aurkeztu ziren; oraingoan, Ezker-Anitza-IUk eta Iratzarri-EKIk osatu dute koalizioa.
  3. 2011n sortu zen Equo alderdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak