Arrasateko mutilak oso erregularrak izan dira denboraldi osoan zehar –jokatutako 26 partidutatik 20 irabazi dituzte. Hala, igoera fasea partidu bakarrera jokatuko dute, gaur (Iturripe, 20:00) ligan laugarren sailkatu diren Tolosako Iurre taberna taldekoen kontra. Irabaziz gero ospakizunak izango dira, seguru, nahiz eta zapatuan txapelduna nor den erabaki beharko duten.