"Pilotari onak ditugu, lehiatzeko modukoak. Azken bi urteetan txapelketa irabazi zuten herriek kanporatu gintuzten [Hernanik orain dela bi urte eta iaz Oiartzunek]. Ikusi egin behar aurten noraino iristen garen...", esan du pilota saileko presidente Alberto Garatek. Eta gaineratu: "Urteko txapelketa garrantzitsuena eta politena da. Izan ere, herrien arteko lehia izaten da eta emozio dezente izaten da". Horrenbestez, jendea animatu nahi izan du pilotalekura.
Asteburu honetan Arrasaten jokatuko dira partiduak eta hurrengoan Astigarragan. Puntu gehien eskuratzen dituenak lortuko du aurrera egitea.