Bertso saioa eta ardo dastatzea bihar Ferreriasen, Araba Euskaraz-en alde

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 23a, 09:00

Bertsoak eta ardoak bat egingo dute bihar Ferrerias kaleko plaza berrian.
Ekainaren 15ean Lapuebla de Labarkan ospatuko den Araba Euskaraz ekimena lagundu eta Arabako Errioxako ardoaren promozioa egiteko, ekintza interesgarria antolatu dute biharko. Bertso saioa eta ardo dastatzea egingo dute Ferrerias kaleko plaza berrian (18:30).

Eskuernagako Candido Besa upeltegiko enologo Esti Besak gidatuko du dastatzea eta, aldi berean, Ane Zuazubizkar, Paula Amilburu eta Xabi Igoa bertsolariek dastatzearen gaineko bertsoak egingo dituzte. Amaitzeko, 20:00ak aldera, The Potes eta Dirty Brothers taldeetako kideek kontzertu akustikoa eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak