Harremanen arabera, Arrasateko Udalak, JMAk, Eroski Bidaiak-ek, Laboral Kutxak eta Ibai-Arte elkarteko dendariek egin dute posible Elkartasun Eguneko tonbolan horrenbeste diru jasotzea. Gainera, tonbola osatzeko jaso ziren opari guztiengatik "harrituta eta pozik" daudela adierazi dute, eta horregatik, erosketak herrian egiteko deia egiten diete herritarrei.