Zabalik dago Arrasate Musikalen matrikulazioa egiteko epea

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 20a

Ekainaren 20ra arte eman daiteke izena musika eskolan, Zarugalde kaleko bigarren zenbakian dagoen Monterron jauregian: goizez, 10:00etatik 12:00etara, eta arratsaldez, 16:30etatik 19:30etara.

Arrasate Musikalek lau urtetik gorakoentzako eskaintza zabala du; hizkuntza musikala, armonia, taldeen praktika eta askotariko instrumentuak ikasteko aukera dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak