Txatxilipurdi elkarteak bi zatitan banatu du aurtengo Udaixe: uztailaren 1etik 11ra, eta 14tik 17ra:
- Alde batetik, lehen bi asteetan gauzatuko dituzten ekintzak daude. Aurreko urteetan ez bezala, ekintza horiek izena ematen duten gazteekin batera zehaztuko dituzte. Horretarako, izena ematen duten gazteekin batera afari bilera bat egingo dute ekainaren 20an; egun hori izango da, hain justu, Udaixeren lehen zati horretan izena emateko azken eguna. Matrikulazioak 20 euroko kostua izango du.
- Udaixe 2014ko bigarren zatia Lizargaraten gauzatuko da. Bertan, taldekako abentura jolas bat egingo dute, hiru gau eta lau egunetan. Abentura irteera horretan izena emateko ere 20 euro ordaindu beharko dira.
Izen-ematea
Udaixeko bi aukeretan edo bietako batean izena emateko, interesatuek esku-orria beteta eta matrikulako dirua eraman beharko dituzte, Gaztetxoko, Gazte Bulego edo Txatxilipurdiko bulegora.