XXI. mendeko farmazia biztanlearentzako farmazia hobeago bat izango delakoan dago Garai. 2014-2018ko legealdira begira, arreta zerbitzuak hobetzea du helburu. Gaixo kronikoee ere berrikuntzak eskaini nahi zaizkie.
"Datozen lau urteotan medikuntza arloan pauso garrantzitsuak ematea" espero duela adierazi du Botikarien Elkarteko presidenteak, oinarriak jada zehaztuta daudela uste baitu. Horrekin batera, Gipuzkoako botikariak erakusten ari diren "berritzeko gaitasuna" goraipatu du.
Angel Garai arrasatearra da eta 1971tik 2010era arte, Gipuzkoako Botikatien Elkarteko idazkaria izan da. 2010etik aurrera, ostera, elkarte horretako presidentea da.
Gipuzkoako Botikarien Elkartean eman dituzten datuen arabera, 1.004 botikari daude elkartean kolegiatuta Gipuzkoan. Horietatik, ia %80 emakumezkoak dira eta batezbesteko adina 45 urtekoa da. Gipuzkoan, 283 farmazia daude, hau da, 2.501 biztanletik bat.