Goizeko 7:30ean abiatu ziren Arrasateko Garibai kaletik, eta 8:15ean ekin zioten ibilbideari. Pagogana (1030 m) eta San Cristobal (1044 m) gainak egin zituzten, eta hamarretarako Okinara iritsi ziren. Ondoren, Kapildui (1177 m) igo eta Azazetako portuan bukatu zuten mendi-irteera. Egunari bukaera emateko, Andolluko tabernan bazkaldu zuten elkarrekin, eta seietarako Arrasatera itzuli ziren.