Ze balorazio egiten duzu Mondran entrenatzaile moduan egin duzun lehen urteaz?
Oso positiboa. Emaitzak nahi baino okerragoak izan dira baina aurten hori ez da lehentasuna izan. Mondrak bere izaera errekuperatzea gura genuen eta lortu dugula esango nuke. Horregatik pozik gaude.
Mailaz igotzea ez zen helburua?
Guretako ez. Hasieratik bagenekien talde berria eta oso gaztea genuela eta lehen urtean igotzea oso lan zaila izango zela. Goiko postuetara gerturatzeko aukerak izan ditugunean huts egin dugu. Hala ere, taldea sendotzea eta jokalariek esperientzia hartzea zen helburua, eta bete dugu. Klubak zein taldeak argi dauka, pazientzia behar dugu. Kalitatea badago igotzeko.
Datorren urtera begira, zer?
Mahai gainean dugun proposamenarekin erabat ados gaude eta konfiantza eman digute emaitzak aldekoak ez zirenean ere. Oso gustura gaude. Denboraldia amaitu izanak pena eman digu eta hori sintoma ona da; segituan pasa da. Datorren urterako inkesta anonimoak egin ditugu jokalarien artean, zertan hobetu dezakegun jakiteko. Emaitzak joango gara lantzen poliki-poliki.
Taldearekin gustura zaude?
Gozamena izan da. Herriko lehen taldeko entrenatzaile moduan lehenengoz aritu naiz; ederra izan da. Oso talde jatorra dago eta lanerako prestutasun handia. Konpromisoa eta umiltasuna moduko balioek pisu handia dute, gainera.