Tabirakoren aurka jokatuko du MUk Lauko Finaleko lehen partida

Jon Berezibar 2014ko mai. 18a, 20:55
Zapatukoa partidu borrokatua izan bazen ere, MUk begirada datorren asteburuko Lauko Finalean dauka jarria eta, hala, Ordiziako Biok taldearen aurkako partidua probak egin eta ohikoan hainbeste jokatzen ez duten jokalariak prestatzeko erabili zuten.

79-68 galdu bazuten ere, egindakoarekin pozik daudela azpimarratzen du Josu Larreategi entrenatzaileak taldea prest ikusten baitu datorren asteburuko partiduetarako. Lesiorik ez, proba batzuk eginda eta sailkapenerako eraginik ez zuenez, arrasatearrak ez ziren Ordiziara aldarte lehiakorrarekin joan. Presio hori kenduta, aukera izan zuten probak egiteko. Hain zuzen Arrasaten asteburuan Tabirako, Azpeitia eta Deustuko taldeekin jokatuko duten Laukoa prestatzen emango dute aste osoa. Lehenengo durangarrak izango dituzte aurkari Larreategiren mutilek eta aitortzen du "aspaldiko ezagunak" eta "gogorrak" direla. "Halako torneotan jokalariek oso ondo jakin behar dute euren lana egiten eta presioa behar da",dio. Euren jokoari dagokionez, "sorpresarik ez" dela egongo aurreratzen du Larreategik eta defentsari tinko helduko diotela dio. Konfiantza osoa du hark hala egingo dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak