Bestalde, bost ikaslek aipamen berezia jaso zuten: hain zuzen, espediente akademikorik onenei ematen zaien karrera amaierako Kutxa Fundazioa saria jaso zutenek.
Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusi Bixente Atxak inauguratu zuen ekitaldia. Itxieraz, berriz, Mondragon Unibertsitateko errektore Josu Zabala arduratu zen. Bestalde, Abantail kooperatibako Sonia Ortubaik Bizipenak: Nireetatik zuenetara hitzaldia eskaini zien Amaia antzokian batutakoei.