San Isidro jaietan Musakolako txikienak

Ane Elordi 2014ko mai. 16a, 13:18

Jai giroan murgildu dira Musakolako gazteenak. Santa Teresa herri eskolako umeek buruhandiak eta Piñatak izan dituzte, eta Arizmendi ikastolako ikasleen ekintza nagusia Danborrada izan da.

Arrasateko Musakola auzoko Santa Teresa herri eskolako ikasleek egitarau berezia izan dute gaur eskola orduetan. San Isidro jaiak direla eta, goizean, buruhandien bisita izan dute eskolako bi eta 6 urte bitarteko 80 haurrek. Buruhandi lanak egiteaz arduratu dira Lehen Hezkuntzako seigarren mailako auzoko gazteak. Trikitilariak ere egon dira eskolan, eta Piñatak izan dituzte jolasteko. Arratsaldean, jolas herrikoiak eta merendola izango dituzte. Lourdes Madinabeitia irakaslearen esanetan, eskolako ekintzen bitartez auzoan jai giroa bultzatu nahi dute.

Arizmendi ikastolako ikasleek ere jaiei hasiera eman diete, gaur goizean. Marrazki lehiaketarekin ekin diote egunari. Goizean, San Isidro jaiak gai izanik marrazkiak egin dituzte, eta beraiek erabaki dute irabazleak zeintzuk diren; sari banaketa egin dute ondoren. Danborrada, eguneko ekintza nagusia, hamaiketan hasi da. 220 gaztek hartu dute parte, eta Musakolan zehar itzulia egin ondoren, Egoitzan bukatu dute ibilbidea gozoki banaketarekin. Nerea Gabilondo irakasleak adierazi du, haien helburua dela danbor hotsekin auzoko kaleak kantuz alaitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak