Eskaparatean Gure Esku Dago ekimenaren gaineko argazkiak eta ikus-entzunezkoak jarriko dituzte eta baita ekainaren 8ko giza katerako informazio baliagarria ere. Denda itxita egongo da, hau da, erakusleihoa izango da bakarrik. Hori bai, egubakoitzero bertan jarriko dute metroen zein kamiseten salmentarako mahaia.