Aste bukaera honetan, adibidez, Monterron parkeko agertokian musika ikasten ari diren 100 gaztek emanaldia egingo dute, 13:00etan. Ia ordu berean, 13:15ean, musika eskolako bandak Musakolako jaiak girotuko ditu. Maiatza eta ekaina bitartean, Arrasate Musikaleko talde eta bakarlariek 27 emanaldi egingo dituzte, eta eskolako arduradunek aurreko urtean ekimenak izandako ongietorri beroa errepikatzea espero dute.