Apirileko etenaldiaren ostean, bihar berriro egingo da baserritarren azoka. Seber Altube udaberriz jantziko da, termometroetara ez ezik, udaberria ortuetara ere iritsi da-eta.
Azokan hamasei postu egongo dira: bost herrikoak, lau bailarakoak, lau beste eskualde batekoak eta hiru berezi. Ahate-gutizien postuaz gain, lanabesen postua ere egongo da.
Bidezko Merkataritzaren Eguna
Maiatzaren 10ean ospatzen den Bidezko Merkataritzaren Eguna aprobetxatuz, zapatuko azokak ukitu berezia izango du. Harremanek jarri ohi duen postuaz gain, Jesus Romerok egiten dituen pintxoak kakaoz eta kafez egindakoak izango dira. Horiek eskuratzeko, gainera, azokan produkturen bat erosten dutenek pintxo batengatik trukatu ahal izango duten txartel bat jasoko dute.