Eguzkia eta izarrak behatzeko ikastaroa Arrasaten

Miren Mujika 2014ko mai. 15a, 15:53

Arrasateko Udaleko Gazteria Sailak astronomia ikastaro bat antolatu du arrasatearrek astronomí¡ia eta eguzki-izarren hasierako gerturatze eta ezagutza bat izan dezaten.

Ikastaroa oinarrizkoa da eta bi saio edukiko ditu, Ilatargi Astronomia Taldeak zuzenduko dituenak. Ekainaren 4an, eguaztena, 18:30etik 20:30era, gaueko zeruaren gaineko azalpenak emango dituzte. Ekainaren 6an, aldiz, egubakoitza, 18:30etik 20:30era, eguzkiaren azalpenaren eta behaketaren txanda izango da. Gauean, 22:00etik 00:00etara, zeruko izarren behaketa egingo dute.

Izen-ematea Gazte Bulegora (943252065) deituta egin behar da, edo helbide honetara idatzita: gib@arrasate-mondragon.net. Matrikulak bost euro balio ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak